Gaztetxe berria

Guaixe 2006ko uzt. 28a, 00:00
Orain arte udal biltegia zen egoitza da Etxarri Aranazko gaztetxe berria. Kultur etxeko terraza azpiko egoitzara aurreko larunbatean sartu ziren gazteak. Udalaren tresneria guztia ZumurdiƱetako biltegi berrira lekuz aldatzen ere lagundu zuten. Harrez geroztik gazte pila ari da egoitza festetarako moldatzeko lanetan. Egun hauetan barra eta eskenatokia egin, ura eta argi indarra sartu eta ahal zen neurrian txukuntzen egon dira gazteak. Aldez aurretik festetarako egitarau zabala prestatua zuten. Ideia lehiaketa Festen ondoren egoitzaren benetako moldaketaren txanda etorriko da. Ideia lehiaketa bat egin zuten eta aurkeztu ziren 30 egitasmoek ez zutenez asanblada asebetetzen, ideia onenak izan zitezkeenak bildu eta beste egitasmo bat birsortu zuten. Hura da aurrera eramanen duten egitasmoa. Hartan barra, eskenatokia, biltegia, komunak, gela bat eta beste aurreikusten dira. Bigarren gaztetxea Matadero ondoko gaztetxea Etxarrin izanen den bigarrena da. Aurretik Circuloa hartu zuen eraikina okupatu zuten gazteek, 1996ko martxoaren 9an. Gaztetxe hark teiladura goitik behera eraitsi zen arte iraun zuen.