Ezker Batuak minbiziaren intzidentziaz galdetuko du

Guaixe 2007ko urt. 26a, 00:00
Altsasuko Ezker Batua kezkatua dago Altsasun gertatzen diren minbizi kasuekin. Ezkerreko koalizioak dioenez "minbiziak eragindako heriotzen kopurua modu kezkagarrian hazi da". Ezker Batutik gaineratu dutenez, jendartearen "kezka eta alarma nabariak dira, edozein elkarrizketatan gaia ateratzen baita". Horregatik guztiagatik Altsasuko Ezker Batuak, bere parlamentari baten bidez, Maria Kutzi galdera "zorrotza" luzatuko dio. Ezkerreko koalizioak jakin nahi du "minbiziari dagokionez nola gauden. Batez ere, arnas (birika, laringea, trakea) eta digestio aparatuarekin lotutakoak". Ezker Batuak ere zergatiez galdetu nahi du eta, bide batez, kontseilariak argitu dezala zein diren horiek. Ezker Batuak beharrezko neurriak hartzea ere eskatzen dio Nafarroako Gobernuari. Aldi berean, herritarrak behar bezala informatu ditzala eskatu du.