Txapelketa lehen eta bigarren mailan jokatuko da. Txapelketa martxan jarriko bada maila bakoitzean gutxienez 6 bikotek egon behar dute izena emanda. Horretarako telefono hauetako batera hots egin daiteke otsailaren 11 baino lehen: 948-600488 (Josu Alegre) edo 948 567 086 (Migel Aristorena). Lehen mailako bikoteek 26,5 euro ordaindu beharko dituzte eta 20 bigarrenekoak.
Partidak Irurtzunen, larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan, eta Etxarri Aranatzen, ostiral iluntzean, larunbatean eta igande goizez, jokatuko dira. Txapelketa otsailaren 17an hasiko da.