Iker Agirre irabazle La Molinan

Guaixe 2007ko ots. 2a, 00:00
Bera, gainontzeko parte hartzaileen modura, antolakuntzak jarritako bina salto eta barandetan lehiatu zen. Ongi aritu ere, proba irabaztea lortu zuen eta. Sari moduan, eski jantzia, eskiak eta 2 kamixeta jaso zituen. Iker Agirre 9 urterekin hasi zen estilo libreko eskia egiten. Bere anaia Beñatekin batera, Logisiete freestyle taldeko kide da. Urtean zehar Iruñeko Larrabideko teknifikazio zentroan prestatzen dira. Baina elur sasoiarekin batera eski estaziora jotzen dute. Orain arte apenas elurrik zegoenez, gutxi gozatu ahal izan dute haien zaletasunarekin. Ikerrek aitortu digunez salto eta barandetan gustura aritzen da, baina lehiaketa gehienak batxe jaitsierak direla azaldu digu. Ikerrek dagoeneko otsailaren 17an Andorran jokatuko den proban du burua. Ondoren Kataluniako eta estatuko txapelketak etorriko dira.