Nafarroa Bai 5 herrietan aurkeztuko da

Guaixe 2007ko ots. 16a, 00:00
Aralarko Sakanako koordinatzaileak azaldu duenez, "ilusio handiz aurkezten garen indar berria gara. Pozik gaude Sakanako herri handienetan presente egonen garelako, eta aurreikuspen onak ditugu". Zerrenda buruak zein izanen diren oraindik ere zehaztu gabe omen dute koalizioan. Alderdiak ordezkaritzarik ez duten herrietan batzarrak ari dira lanean eta haiek erabakiko omen dute, Irurtzun eta Olazti kasu. Baina Etxarri Aranatzen eta Altsasuren kasuan alderdiek aukeratuko dute. Etxarrin eta Bakaikun EAkoa izanen da zerrenda-burua, azken udal hauteskundeetan izandako emaitzak kontuan hartuz. Altsasun, berriz, koalizioaren alkate-gaia zein izanen den erabakitzeko dago: Altsasuko Taldekoa, Aralarkoa edo independentea izan liteke. Gainera, Txiki Iriartek jakinarazi duenez, Nafarroa Baiko hautagaitzak osatzeko harremanetan daude Arakil, Urdiain eta Ziordiko jendearekin. Azken horietan zerrendarik osatuko den jakiteko, oraindik ere, "goizter" zela aurreratu du Iriartek. Bestalde, Lakuntzan koalizioa ez dagoela lanean argitu zuen Txikik. Aurkezpena EtxarrinAurreko ostiralean Irurtzunen egin bezala, koalizio abertzaleak bere burua Etxarrin aurkeztuko du gaur, ostiralean. 19:30ean izanen da, Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Ekitaldian izanen diren hizlarien artean Uxue Barkos izanen da. Nafarroa Baiko diputatua eta Iruñeko alkate-gai denak koalizioaren orainaz eta etorkizunak hitz eginen du.