Hiru Haitz jubilatu elkartearen egoitza Bakaikuko udaletxeko 1. solairuan dago, kontsultategiaren eta auzoaren artean eta sarrera plaza aldetik du. Bazkide diren 49 jubilatuek non bildu badute. Hiru haitz jubilatu elkarteak egoitzako ateak 17:00etatik 21:00etara zabaltzen ditu egunero. Egoitza egokitzeko lanak ordaintzeko dirutza behar izan da eta mustutzea eta bestelako jarduerak noiz eta nola egin aztertzen ari da elkarteko zuzendaritza.