Burundak bere burua aurkeztu zuen

Guaixe 2007ko mar. 9a, 00:00
Lehendakaria pozika zaldu zen aspaldiko partez txirrindulari eskolako kideen kopuruak gora egin duelako. Horrekin batera gogorarazi zien gurasoei Sakana txirrindularitza praktikatzeko toki pribilegiatua dela eta txirrindularekiko beldurrak baztertzeko. Afizionatu taldeari dagokionez, Rural Kutxak 20 txirrindulari ditu, iaz baino 2 gutxiago. Haietatik 13k errepikatu egiten dute eta gainontzeko 7ak berriak dira taldean. Afizionatu guztietatik Xabier Zabalo olaztiarra eta Aritz Mozo etxarriarra dira taldeko sakandar bakarrak. Eugenio Goikoetxea kirol zuzendariak adierazi zuenez "taldearen ardatza Sesma, Nieve, Toribio eta Fernandez dira". Ohi bezala, denboraldiko taldearen helburua "gazteak prestatzea eta ahalik eta txirrindulari gehien profesionaletara pasatzea" izanen da. Iaz Orbeara salto egin zuten Roberto Barrientosek eta Javier Aramandiak. BazkideakBurunda txirrindulari taldeak gaur egun 307 bazkide ditu, haietatik 190 altsasuarrak dira eta gainontzekoak sakandarrak, nafarrak eta arabarrak. Zuzendaritza taldea honakoek osatzen dute: Pablo Jimenez Elvira (zuzendaria); Juan Manuek Hernandez Eskisabel (zuzendari-ordea); Jose Antonio Imaz Prim (idazkaria); Alejandro Hernandez Perez (diruzaina); Ruben Aramendia Beitia eta Francisco Javier Palomino Mateos (batzordekideak). Eskola, kadete eta gazte mailetarako Burunda txirrindulari taldeak 33.000 euroko aurrekontua du. Afizionatu mailako taldearen aurtengo aurrekontua, berriz, 150.000 eurokoa da. Bestalde, garagarrilaren 10erako iragarria dagoen mendi bizikleta zeharkaldiko gastuak 19.500 eurorekin estaliko ditu Burundak. Aurten 10 proba antolatuko ditu Burunda txirrindulari taldeak: eskola mailako 3 proba Iturmendi, Altsasu eta Olaztiko festetan; kadete mailako lasterketa Altsasun maiatzaren 14an; gazte mailako 2 lasterketa Altsasun (apirilaren 23an eta irailaren 13an) eta Olaztin, festetan; mendi bizikleta zeharkaldia; gaztetxoendako mendi zeharkaldia eta Sakanako txirrindula eguna, Mankomunitatearekin batera. TaldeakKatealde-Razesa-AzazetaHasiberriak: Aritz IrigoienEneko AramendiaOihan VinagrePatxi LetonaEsteban LetonaJosu GabirondoMaialen AramendiaEneko VilarAsier JuánezIker AlvárezUnai BaztanSaioa BaztanAiletz LasaJosu Etxeberria Alebin maila: Eneko LopezAsier GarziandiaAnder Vinagre Hector Panadero Haur maila: Josu Vázquez                                                                                                                                                                Teknikaria: Pedro Iparragirre eta Tomás Martínez Talleres San Miguel (Kadete maila)Jon IrigioienCristian VinagreAndoni Palomino,Andoitz AzurmendiDavid IrigoienTeknikaria: Eugenio Ondarra Rural Kutxa (gazte maila)Aitor ArtetaIurgi BerruetaIbai JiménezXabier Garmendia Pedro GoñiTeknikaria: Angel Urrestarazu Rural Kutxa (Afizionatuak)Elite maila: Daniel Sesma eta Mikel Nieve 23 urtez azpikoak: José Vicente Toribio Hector Espassandin Delio Fernández Jon Gárate Eloy TarifaAdrián Sáez de Arregi Félix Molina Xabier Zabalo (Olazti)Iván González Ignacio Guerra Pablo Torres Ricardo García Arturo Ariño Edgar Copado Enrique Varas Martín Goñi Aleix Fabregas Aritz Mozo (Etxarri Aranatz)Koordinatzailea: Floren Eskisabel Kirol zuzendaria: Eugenio GoikoetxeaLaguntzaileak: Alejandro Hernandez eta Fernando CornagoMasajista: Javier Zubillaga