Musika triste dago

Guaixe 2007ko mar. 21a, 00:00
Musikan ibilbide oparoaIzan ere Estherrekin pentsatzean ziurrenik txistua, danbolina edo saxofoia etortzen zaizkigu burura, altsasuarra musikari lotuta baitzegoen txiki-txikitatik, eta makina bat taldeko kide eta kolaboratzaile izan baitzen. Egun Sakanako Haize Berriak musika bandan saxofoia jotzen zuen, Altsasuko txistularia zen eta besteak beste Iñigo Goikoetxea senarrarekin batera Danbolinzar taldea osatu zuen. Bestalde, Zangitu fanfarreko kide zen eta Aitzindari euskal dantza taldearekin hara eta hona ibili zen, dantzariek dantzatu beharrekoari doinua jartzen eta dantzatzen. Urte hauetan hamaika talde eta ekitalditan kolaboratu zuen. Adibide moduan, azken Gabonetan Altsasuko Trasteando taldeak eskainitako elkartasun kontzertuetan txistu eta saxo doinuak jarri zituen.  Ogibidez irakaslea zen Esther, zehazki, Altsasuko Institutuko DBHko 4. kurtsoko tutorea. Politikaren mundua ere gertutik ezagutzen zuen, Altsasuko Taldearekin kultur zinegotzia izan baitzen. Euskaltzaltzalea, euskararen alde antolatzen ziren ekitaldietan topatu genezakeen. Sakanatik at ezaguna zen Esther, Nafarroako hainbat herritan aritu baitzen irakasle -Zarrakaztelun, Otsagin, Iruñean...- eta musika edo dantzaren bitartez egindako harremanengatik Euskal Herrian ere ezaguna baitzen. Esther Irisarri 36 urterekin joan da, senarra, bi seme eta familia handia utziz. Haren aldeko hileta elizkizunak gaur izanen dira, astelehenean, arratsaldeko 5:00etan, Urdiaingo Jasokunde Amaren elizan.