Unai Hualde, NaBaiko zerrendaburu Altsasun

Guaixe 2007ko mar. 21a, 00:00
 Ekitaldia 10 minutu beranduago hasi zen Altsasuko Musika Eskolako irakasleek Patxi Zabaletari bere egoera azaldu ziotelako. Jakina denez, irakasleak greban daude. Nafarroako lehendakari hautagai Zabaletaz gain, Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano (Aralar), Esteban Martineze (EA) eta Unai Hualde (EAJ) eseri ziren mahaian. Hain zuzen ere, aurkezpenean jakin zen Unai Hualde izango dela Altsasuko NaBaiko zerrendaburua. 30 urte ditu Hualdek, egun Altsasuko Taldeko zinegotzia da, eta EAJko afiliatua. Hualdek azaldu zuenez oraindik hautagai-zerrenda ez dago itxirik, eta proiektu irekia dela gaineratu zuen, parte hartzean oinarritutakoa. Horregatik, NaBairekin bat egiten duten pertsona guztiei herri programaren lanketan parte hartzera gonbidatu zituen. Ildo horretan, iradokizunak jasotzeko galdetegia pasako dute eta bilerak deitu dituzte. NaBAi koalizioa osatzen duten hiru partiduak -Aralar, EAJ eta EA- duela hilabete batzuk hasi ziren kandidatura prestatzen. Zerrendan, bigarrena, Jonjo Agirre izango dela aurreikusten da. Hori da Aralarrek egin duen proposamena, batzordearen oniritzia jaso beharko duena. Aralarri ere laugarren postua proposatzea dagokio, eta badirudi independente bat proposatu nahi dutela. Zerrendan, hirugarrena, EAJko Mari Carmen Otaegi izanen da, 1995-1999 legegintzaldian zinegotzia izan zena. Ostiralean, OlaztinNaBaik Irurtzunen, Etxarri Aranatzen, Bakaikun eta Altsasun aurkeztu ditu hauteskundeetarako kandidaturak. Ostiralean Olaztin eginen du aurkezpena.