Obenasa B taldea sailkapen nagusiko 2. postuan baitago eta klasifikazioak adierazten duen bezala Obenasa talde lehiakorra eta indartsua da. Avinauto Altsasu Ardoi taldeak berriz punturik eskuratu ez zuenez 8. postuan jarraitzen du 20 puntu dituela. Datorren jardunaldian altsasuarrek aukera ezin hobea izanen dute sailkapenean postu bat aurreratzeko, apirilaren 22an jokatuko duten partiduan. Puntu bakar batera eta 7. postuan dagoen Lagunak taldearen kontra lehiatu beharko da Altsasuko taldea. Sailkapen nagusian Txantrea taldeak lidergoari eusten dio 33 punturekin azken jardunaldian Lagunak taldeari 88 eta 45 irabazi eta gero. 17. jardunaldiko emaitzak: - Avinauto Altsasu Ardoi 44-Obenasa B. 75. Datorren jardunaldia 18. jardunaldia: - Lagunak-Avinauto Altsasu Ardoi. Sailkapena: 1. Txantrea 33 puntu. 20. Avinauto Altsasu Ardoi 20 puntu.