Aurrekontuaren erdia bideak konpontzera bideratuko du udalak

Guaixe 2008ko mai. 20a, 00:00
Dirutza horren erdia, 300.000 euro, bideak konpontzeko bideratuko dira. Ibarreko 3 herrien arteko bideak konpontzearekin batera dermioko zenbait bide ere egokitu nahi ditu udalak. Nafarroako Gobernuari diru laguntza eskatu dio udalak eta jasoz gero eginen dira, bestela ez. MarkesinakErgoienako Udalak ere diru laguntza eskatu dio Nafarroako Gobernuari bi markesina eraikitzeko. Lizarragan, San Donato ermitaren parean, eta Unanun, herri sarreran, eraikiko lirateke markesina horiek laguntza jasoz gero. Iaz ere udalak eskatu zuen laguntza, baina ez zuen jaso. Udalak bere aldetik 53.360 euro bideratu ditu horretarako. Markesina horien erabiltzaile nagusiak kanpora ikastera doazen herrietako haur eta gazteak lirateke. Autobusaren zain dauden bitartean aterpe bat izanen lukete horrela. Azkenik, Ergoienako Udalak hirigintza plan berria egiteko bere aurrekontuetan 50.600 euroko diru saila onartu du. Gaur egun udala eta gobernua plan estrategikoa eztabaidatzen ari dira.