Lakuntzako Mendi Lasterketa

Guaixe 2007ko eka. 14a, 00:00
Aralar parkea zeharkatzen duen 28,5 km-ak lasterkatu beharko dituzte izen ematera animatu diren guztiek. Igande goizean, 9:30ean hasiko den lasterketak ibilbide latza eta aldapatsua dauka. Ibilbidea hauxe izanen da: Lakuntzako enparantzatik abiatuko da, guardetxe bidea hartu ondoren basoa zeharkatu beharko dute, eta guardetxera ailegatu baino lehen aintzinako galtzadatik Aralar parkeruntz joan beharko dute korrikalariek, ondoren Belokiren lepoa hartuko da, hortik zuzen Unako Putzuraino, eta hemendik Hirumugarrietaraino, Irumugarrietatik berriro ere Lakuntzarako bidea hartuta dena jaitsiera izanen da herrira ailegatu arte.Antolatzaileek adierazi dutenez 400 korrikalari inguru espero dute. Aurtengo edizioan ospe handiko lasterkariek jada izena emana dute, adibidez, Ionut zinka (azken ediziko garailea), Fernando Etxegarai, Javi Olabarria, Hassan Ait Chaou, Xabier Espiña eta Iñaki Lopetegi; nesketan berriz, Roser Español katalana (Espainako txapelduna 2006. urtean), Nerea Amilibia eta Alizia Romero ere arituko dira.Lasterketan izena emateko epea oraindik irekita dago, federatuek 13 euro ordaindu beharko dituzte, ez federatuek berriz 16 euro. Informazio gehiago lortzeko www.lakuntza-aralar.com web orrira jo.