NaBai eta EAE-ANVren artean banatu dituzte udaleko ardurak

Guaixe 2007ko uzt. 27a, 00:00
Hala, Nafarroa Baik sortu diren 7 batzordeetatik 4ren presidentzia izanen du eta gainontzeko 3ak EAE-ANVren esku geldituko dira. Kirol batzordeko burua Nafarroa Baiko Iñaki Gil Gastaminza izanen da eta batzordea EAE-ANVko Iñaki Marañon Marañonekin osatuko da. Azken hori Ingurumen batzordeko burua izanen da eta NaBaiko Oskar Pinto Ondarrarekin lan eginen du. Kultura batzordeko buru koalizioko Epifanio Marin izendatu dute eta Lourdes Caro Capellan ekintzailea izanen du kide. Bi pertsona horiek osatuko dute gazteria eta festen batzordea, baina burua Lourdes izanen da. Mendiko batzordea Nafarroa Baiko bi kidek kudeatuko dute: Oskar Pinto Ondarra, burua, eta Iñaki Mentxaka Berra alkatea. Hirigintza batzordeko presidentea Alberto Bergara Beunza koaliziokidea izanen da eta Juan Zufiaurre Mendoza ekintzailearekin ariko da. Azkenik, ongizate batzordeko buru azken hori izanen da burua eta berarekin batera bere alderdikide Lourdes eta NaBaiko Epifanio Marin izanen dira. OrdezkaritzaOlaztiko Udala Sakanako Mankomunitateko batzar orokorrean Epifanio Marinek eta Juan Zufiaurrek ordezkatuko dute. Mankomunitateko euskara batzordeko bileretara Lourdes Caro joanen da eta Javier Gil mankomunitateko kirol batzordekoetara. Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatean olaztiarren ordezkariak Juan Zufiaurre eta Epifanio Marin izanen dira. Osasun Kontseiluko bileretara Iñaki Marañon joanen da. Olaztiko eskola kontseiluan eta Cederna-Garalurren Oskar Pintok ordezkatuko du udala. Angel Sanz izanena  Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko bilkuretan izanen dena. Sakanako Garapen Partzuergoan alkateak eta Juan Zufiaurrek olaztiarren ahotsa eramenen dute. Azkenik, aurreko biak, Iñaki Marañon eta Alberto Bergarak musika eskolako bileretan udala ordezkatuko dute. Bestalde, Olaztiko Udalak bilkurak hileko azken ostiraletan eginen ditu, 20:00etan.