Baldintzak16 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena txapelketan, beti ere, kantari amateurra bada. Bakarka, bikoteka edo taldeka aritu daiteke. Parte hartzaileek kantu pare bat eskaini beharko dituzte, kantu zaharrak edo haiek sortutakoak izan daitezke. Kantak beti herritar eran eman behar dira, ez baita polifonia txapelketa bat. Finalerako sailkatzen direnek kantatu dituzten bi kantuetako bat eramanen dute finalera, epaimahaiak dioena. Izen emateaHorretarako lastailaren 26ra arte dago aukera. Beleixe Irratira hots egin daiteke, 948 461 220 telefonora. Bestela, Kantuzaleen Elkartera jo, 948 141 812 telefonora edo nafarroagaraia@kantuzale.net helbidera.EgutegiaLehenengo kanporaketa: Elizondoko Lur aretoan, azaroaren 3an, 18:00etan.Bigarren kanporaketa: Burlatako kultur etxean, azaroaren 9an, 19:00etan.Finala: Lekunberriko 31 aretoan, azaroaren 17an, 18:00etan.