Domekarako, La Encinak anaitasun bazkaria antolatu du elkarteko kide eta lagunendako. Bazkal buruan Maribel abeslariak Mexikoko doinuekin eztituko ditu bildutakoen belarriak. Larunbata izanen da, hain zuzen, La Encinak prestatutako Arte en tus manos erakusketa ikusteko azken eguna. Iortia kultur gunean dago erakusketa. Bestalde, elkartearen ibilbidearen berri ematen duen erakusketa, Gure Etxean dagoena, asteazkena bitarte izanen da ikusgai, 18:30etik 20:30era. AurretikLarunbat eguerdian Altsasuko Udalak harrera egin zien Extremadurako Juntako Zerbitzuen Kalitateko eta Informazio Saileko zuzendari nagusi Ana Maria Guerrari, Alisedako alkate Claudia Morenori eta Asturias eta Valentziako Extremadurako etxeetako ordezkariei. Larunbat arratsaldean, Extremadurako Juntako agintaria izan zen Haize Berriak bandaren kontzertuaren aurretik pregoia irakurri zuena. Bestalde, La Encina elkarteak kultur sustapen programaren barruan bi bidaia antolatu ditu. Lehena, Pilarreko zubian izanen da eta Asturias ezagutzeko aukera eskainiko du. Bestea, lastailaren 27an izanen da, Mendabiako ardandegi bat ezagutzera. Irteera horien berri La Encinaren egoitzan jaso daiteke.