Interneteko Banda zabala dagoeneko erabili daiteke ibarrean

Guaixe 2007ko urr. 18a, 00:00
Egitasmoa aurrera eramateko hitzarmena sinatu zuen Iberbanda enpresarekin 2005ean. Enpresak 4 urtez gobernuarena den sarea kudeatuko du. Iberbanda izanen da internet banda zabala Ergoienan, Lizarragan zehazkiago, zabalduko duena.ZerbitzuaErgoienan internet zabaltzeko enpresak Artxuetan igorgailu bat jarri du. Handik irrati uhinen bidez, wimax teknologia erabiliz, emanen du zerbitzua. Horretarako hartzaileek etxean panel txiki bat jarri beharko dute. Panel horrek uhina jaso eta gero etxeen barrura Ethernet kablearen bidez sartuko du. Hala da Lizarragan, baina ez, Unanun eta Dorraon. Bi herri horiek ezin dute Artxuetatik igorritako irrati uhinak jaso, Beriainek itzala egiten die. Horregatik, Ondatzen jasotzen dira eta Unanura eta Dorraora telebistako kable bidez banatzen da seinalea. Horretaz TeledistribuciĆ³n enpresa arduratzen da. Bi herrietan, aipatu zerbitzuaz gain, telebistako bi kate gehiago ikusteko aukera dute orain. Zerbitzuaren berri emateko enpresak bilera antolatu zuen. Joan ziren ergoendarrek Iberbanda enpresako ordezkariaren hainbat azalpen jaso zituzten, baita egiten zituzten eskaintzenak ere: gaitasun ezberdineko interneterako konexioak, telefonia eta internet-telefonia eskaintza bateratua. Azken finean, interneteko bandaren zabalera zenbatekoa den kontsumitzaileek aukeratzen dute. Dagoeneko 40 pertsonek kontratatu dute zerbitzua eta gehiago izanen direla ziurtatu digu enpresak.