Igandean jokatuko da proba

Guaixe 2007ko urr. 22a, 00:00
Proba nagusiari 12:30ean ekingo diote korrikalariek. 10 kilometroko ibilbidea izanen da igandekoa. Lakuntzako kale eta mugetan zehar Zabalartek prestatutako zirkuituari egin beharko diote aurre parte hartzaileek. Lasterketan senior mailako emakumeak eta gizonak nahiz beteranotako emakumeak eta gizonak maila bereiztuetan jardungo dute. Herriko azkarrenarentzat saria  izanen da eta, era berean, Sakanako lehenak ere bere sari-ordaina jasoko du. Iazko proban, 129 korrikalari aritu ziren proba nagusian eta Gontzal Sanz arabarra izan zen denetan azkarrena.Adin txikikoak Txikienenak 5 maila ezberdinetan arituko dira, beti ere gizonen eta emakumeen probak bereiztuta eginen direlarik. Aurre-bejamin emakumezkoek 10:30ean 400 metroko ibilia eginen dute eta 5 minutu beranduago gizonezkoek proba bera burutuko dute. 10:40an emakume benjaminen txanda izanen da eta haien ostean gizonezkoek eginen dute korrika. Horiek 600 metrotan arituko dira. Emakume alebinek 10:50ean 800 metro eginen dituzte eta gizonek handik 5 minutura ekingo diote bide berari. Emakume infantilek 11:00etan 1.200 metro eginen dituzte eta 11:05ean maila bereko gizonek 2.000 metro. Azkenik, kadete emakumeek 1.600 metrotan arituko dira 11:35etik aurrera eta gizonak 11:55ean abiatuko dira 2.400 metrotan laster egiteko. Gaztetxoen probetako irabazleek trofeoak eskuratuko dituzte eta 2. eta 3. sailkatuek dominak.Izen-emateaProban parte hartzeko www.lakuntza-aralar.com web orrialdea erabili daiteke edo 948 464 866 telefonora, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura, hots egin. Informazio gehiago 626 733 130 telefono bidez edo txemine@telefonica.net helbidean eskuratu daiteke. Egunean bertan ere egin ahal izango da izen-ematea. Dortsal banaketa bihar arratsalde osoan zehar, baita igande goizean proba hasi aurretik ere, eginen da.