Lagun Artea 3 punturekin etxera

Guaixe 2007ko urr. 23a, 00:00
Lagun Artea etxetik kanpo Pamplona taldearen kontra aritu zen eta 0-2ko markagailuari esker 3 puntu erdietsi zituen talde lakuntzarrak. Neurketa ez zen ona izan eta jokoa pobrea, agian, izan zen haize gogorrarengatik. Hala ere, Lagun Arteak bere aukerak aprobetxatzen jakin zuen eta, Moreno zein Gonzalezen golei esker, garaipena lortu zuen. 10 punturekin talde lakuntzarra 11.a da sailkapen nagusian. Hurrengo jardunaldia, asteburuan Garesen aurka jokatuko du etxean. Azken hori 8. da taulan 10 punturekin baita ere.