Hilerriko lanak hasi dira

Guaixe 2007ko aza. 27a, 00:00
Hura egin eta gero Iturriotz enpresako langileak han bertan nitxo multzoak jartzeko lanak egiten ari dira gaur egun. Haiek eginen dute lanaren zati bat eta bestea udal langileek. Lanak ilbeltzerako despedituko omen dira. EgitasmoaHasiera batean Ziordiko Udalak hilerrian 120 bat nitxo jartzea aurreikusten zuen, 15nako multzotan pilatuta leudeke. Baina udal berriak 30 besterik ez jartzea erabaki du. "Gero eta gehiago errausten da", horregatik udalak proiektua aldatzea erabaki du. Hala jakinarazi digu Jesus Arrese Galbete alkateak. Etorkizunean nitxo gehiago beharko balira beste batzuk jarriko liratekeela esan du. Nitxo kopurua txikitzeak eta hormigoizko paretaren ordez harri-lubeta egiteak egitasmoa merkatu egin dute. Hilerriko pareta berriro jasotzearekin batera, sarreran 8 metro zabal eta 8 metro luze duen markesina bat eginen da. Hala, euria egiten duenetan ehorztetxeetako langileek aterpean eroso lan egiteko aukera izanen dute. Markesinaren ezker eskuin aldera errautsak gordetzeko 20 bat kolunbario ere jarriko dira. Gainera, hilerrian dauden koxka guztiak kenduko dira, irisgarritasun arazoak ekiditeko eta behar izanez gero autoak goraino sar daitezen.