OZ-eko aztia antzerkirako egokitu du Jasone Turunbayk

Guaixe 2007ko abe. 11a, 00:00
Jasone Turunbayk lan ezagun hori hartu, euskaratu eta antzerkirako egokitu du. Lakuntzarrak urteak daramatza haurrei antzerkia irakasten. Bere egiteko horretan, haurrekin, ikasturte akaberarako antzezlantxoak prestatzen ditu. Hala, ipuin klasikoen egokitzapenak idazten jasi zen Jasone. Horretarako, jatorrizko bertsioa kontuan izaten du lakuntzarrak. Dagoeneko 3 ipuin klasiko ditu egokituak antzerkirako: aipatutako Oz-eko Aztia, Errauskine eta Edurne Zuri eta 7 ipotxak (taldearen arabera ipotxen kopuruak gora-beherak ditu). LiburuaHaurren adinaren arabera, Oz-eko aztia ipuinaren 3 bertsio egin ditu Jasonek. Bata 6 eta 8 urte bitartekoekin lantzeko da, bestea 9-12 urte bitartekoendako eta, azkena, 12 urtetik gorakoendako. Azken hori da, hain zuzen ere, liburu itxurarekin Erein argitaletxeak Antzoki Txikia sailean karrikaratu duena. Liburuko ilustrazioak Kontxi Maoñok egin ditu, Jasone Kukubiltxo taldean ibili zenean taldekide izandako lagun bat. Jasone "pozik" azaldu da bere lanaren argitaratzearekin. Esan digunez, "nahiago nuen lana denon eskura jarri, azken finean, kaxoi barruan ez dute ezer egiten". Esan digunez, bere lana ezagutzen zutenak kopiak eskatzen zizkioten eta liburua karrikan jarrita "denen eskura" gelditu dela sentitzen du. Jasone Turunbayk, bestalde, etorkizunean bere lanak argitaratzeko bide bat ere ikusi du. Bitartean, aurten bere antzerki ikasleekin Peter Pan lantzen ari da.