Yolanda Arrieta idazlea eta Ainara Azpiazu ilustratzailea gaur Altsasuko Iortia kultur gunean izanen dira. Eta haiekin batera 6 eta 10 urte bitarteko 25 haur. Bi sortzaileei txikiei album ilustratu baten nondik norakoak azalduko dizkiete; testua eta irudia nola uztartu. Saioaren akaberan ilustratutako lana etxera eramateko aukera izanen dute. Ekimena Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Etxepare sariaren egitasmoaren barruan, haurrak albumen mundura gerturatzeko.