Beleixe Irratiak herri galdeketaren berri emanen du igandean

Guaixe 2014ko api. 11a, 10:00

Sakanako irrati euskaldunak igandean zuzeneko saioa eginen du, herri galdeketaren berri emateko. 10:00etatik 13:30era bitartean goiz partean gertatutakoaren berri emanen da eta arratsaldean, 20:30etik 21:30era, emaitzaren berri eman eta balorazioak jasoko dira. www.guaixe.net atariaren bidez eta bi hedabideen sare sozialen bidez ere jarraipena eginen zaio galdeketari.