Europan indartsu izateko

PP 2014ko mai. 23a, 05:30
“Alderdi popularra da Bruselan nafar bat jarriko duen alderdi politiko bakarra”.

PPren zerrendako bigarrena den Esteban Gonzalez Ponsen esana da aurrekoa, Pablo Zalba hautagai eta egungo eurodiputatua aipatuz. “Nafar bat Bruselan jartzen duen boto bakarra PPrena da, eta, horregatik, Zalbak ez du bakarrik PP defendatuko, baita gure Foru Komunitatea eta nafar guztiak ere, zein alderdi politikokoak diren begiratu gabe”.

Pablo Zalba Bidegain, nafar eurodiputatua Guaixera idatzi du maiatzak 25eko hauteskundetarako dituen konpromisoak azaltzeko.

Nafarrek jakin behar dute, lehendabizi, gure komunitatea ez dela bakarrik Nafarroatik defendatzen, Madrilen ere egon behar da eta Bruselan ere bai. Bertara soilik PP ailegatzen da. Azken urteetan gure interesak gogor defendatu ditugu eta gaur esan dezakegu lortu dugula vending makinen salmentaren debekua geldiaraztea, 2000 lanpostu salbatuz; Donejakue bide guztiak eta bideetan dauden monumentuen promozioa egin dugu gure ondare historiko kulturala mantenduz; gainera lortu dugu gutxien dutenendako bideratutako Europako programa aurten ez murriztea: 3.800 milioi euro izango ditu Jakien Bankuak. Gure baserritarren errentaren %16 PACetik datorkigu; Nafarroak 136,5 milioi euro izango ditu landa garapenerako eta abeltzaintzaren sektorearen %84k laguntzak izango ditu. PAC izugarrizko arrakasta izan da, baina asko dago egiteko arlo honetan.

Ezin dugu ahaztu gure herrietan aplikatzen den legediaren %70 Bruselan egiten dela. Gure eguneroko gauza gehienak Bruselatik datoz, susperraldi ekonomikoa eta enplegua daude jokoan eta, beraz, gure etorkizuna. Horregatik eskatzen dizuet guretzako botoa. Indartsuak izan behar gara Europan, horretarako hautagai onena da Miguel Arias Cañete, eta Europar Partido Popularra da alderdirik sendoena.

www.ppnavarra.es
@PPNavarra