Basterretxea Nafarroa Oinezekin

Guaixe 2014ko uzt. 17a, 13:31

Basterretxeak lotura estua izan du Nafarroako ikastolen festarekin. Urtez urte festa horretako ikastola antolatzaileak antolatutako arte garaikideko erakusketan, Artea Oinez-en, parte hartu du. Hala, aurten Zangozako ikastolak prestatutako erakusketan ere bere obra bat bada.

Iñigo Aritza ikastolak 2005ean antolatu zuen Nafarroa Oineza. Urte hartako otsailaren 18an Artea Oinez 05 erakusketa aurkeztu zuten Iruñeko gotorlekuko arma aretoan. Burundako ikastolako arduradunekin batera, han zen Basterretxea ere. Izan ere, bai aurkezpena baita erakusketa bera ere artista omentzeko ekitaldi bihurtu zituen Iñigo Aritza ikastolak. Hala eskertu nahi izan zioten urteetan Nafarroa Oinezi eskainitako baldintzarik gabeko laguntza.