Lakuntzak hartuko du Sakanan Euskaraz Bizi Eguna

Guaixe 2015ko mar. 6a, 09:30

 

Bihar, 12:30etik aurrera, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta.

Espaloitik jaitsiko ez direla eta euskaraz bizi nahi dutela adieraziko dute bihar, atzera ere, makina bat sakandarrek. Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) antolatutako Sakanako Euskaraz Bizi Egunean izanen da. Eragile euskaltzaleak toki-erakundeetan euskararen presentzia ziurtatu nahian eta herritarren euskararen aldeko kontzientzia pizten lan egiten du. Lakuntzan bihar antolatu duten ibarreko egitarauarekin “euskaraz bizitzeko grina” aldarrikatuko dute. Aldi berean, apirilaren 18an Otxandion ospatuko den Euskaraz Bizi Egunera joateko gonbitea luzatu du eragile euskaltzaleak. Ospakizun horren aurreneko edizioa, 2010eko maiatzaren 2an, Etxarri Aranatzen ospatu zen.

Egitaraua
12:30ean Suziria eta egunaren aurkezpena. Jarraian, Erraldoi eta buruhandiak.
14:00etan Bazkaria.
16:00etan Mus txapelketako finala.
17:30ean Kalejira fanfarrearekin.
18:00etatik aurrera Lakuntzako musikariak herriko tabernetan.