Presoen eskubideen aldeko atxikimendu bila

Guaixe 2015ko mar. 19a, 17:14
Sarekideak manifestaziorako deia egiten.

Sarek deituta apirilaren 18an Etxarri Aranatzen eginen den manifestaziorako atxikimendua emateko dinamika abiarazi du.

Sakanako Sare dinamika herritarrak heldu den hilerako deitu duen mobilizazioarekin hiru aldarrikapen egin nahi ditu. Batetik, “euskal preso politikoei eta haien senideei eta lagunei aplikatzen zaien dispertsio politika krudelarekin amaitzea”. Bestetik, “gaixo dauden preso eta iheslarien berehalako etxeratzea”. Eta, azkenik, “giza eskubideak, konponbidea, bakea”.

Manifestazio horri atxikimendua eman nahi dioten Sakanako eragile eta norbanakoek sakanasare@gmail.com e-posta helbidera zuzendu daitezke. Sakanako Saretik jakinarazi digutenez, dagoeneko hainbat dira atxikimendua azaldu dutenak.