Esker onez

Guaixe 2015ko mar. 20a, 08:00

Lau hitz hauekin Sakanako Euskaraz Bizi Egun txikian parte hartu zenuten eta hurbildu zineten euskaltzale guztiei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu. Zuek gabe egun hau ezin izango zelako ospatu. Oso pozgarria da sakandarrok Euskararen alde egotetik Euskararen alde egitera pasa nahi dugula ikustea.
Eguna giro ederrean ospatu genuen eta hiru hilabeteko lanaren uzta jaso genuela esan daiteke. Hala ere, sentitzen dugu akatsik egin badugu. Ahalik eta hoberen egiten saiatu gara. Gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsari, Lakuntzako fanfarreari, Lakuntzako musikari eta musika teknikariei, Lakuntzako tabernei, Udalari eta Altsasuko eta Etxarriko EHEko kideei.
Mila esker eta euskaraz bizi!!!

Saioa Alegria Lahidalga
Lakuntzako Euskal Herrian Euskaraz-en izenean