Joxeja Maiza ongi V. Donostia Hondarribi talaia bidean

Guaixe 2015ko mar. 23a, 14:11

507 korrikalarik osatu zuten 30,8 km-ko proba eta etxarriarra 39.a izan zen

Igandean jokatu zen V. Donostia-Hondarribi talaia bidea mendi lasterketa, 30,8 km-ko eta 1.300 metroko desnibel positiboko proba. 507 korrikalarik osatu zuten proba eta Iker Oliveri izan zen azkarrena (2:18:04). Joxeja Maiza etxarriarrak maila bikaina eman zuen eta 39. postuan iritsi zen helmugara (2:44:21). Julen Arratibel etxarriarra 255.a izan zen, (3:21:51) eta Aitor Salinas etxarriarra 256.a sartu zen (3:21:52).