Album ilustratuen tailerrerako izen ematea zabalik

Guaixe 2015ko mar. 23a, 14:28

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak album ilustratua sortzeko tailerra antolatu du. Apirilaren 24an, ostiralez, 18:00etatik 20:00etara izanen da, Ziordiko liburutegian. Yolanda Arrieta eta Aitziber Alonso izanen dira Ziordian haurrekin ariko direnak. Lehen Hezkuntzako ikasleei, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago tailerra. Izen ematea apirilaren 17ra arte egonen da zabalik Ziordiko Liburutegian bertan (948 468 970 edo ziordialib@cederna.es).