Unanuek eta Lastrak beste bi garaipen eman diote Rural Kutxari

Guaixe 2015ko mar. 30a, 15:10

Asier Unanuek Amorebietako Saria irabazi zuen, eta Jonathan Lastrak Gorlako Igoera

Larunbatean Rural Kutxako Asier Unanuek irabazi zuen Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen Amorebietako 55. Udaberri Saria, Baqué taldeko Alex Aranbururekin eta Lizarteko Hector Carreterorekin sprint estua izan eta gero. Eta igandean Gorlako Igoeran sekulako erakustaldia eman zuen Rural Kutxak. Gorla bigarrenez igotzerakoan Jonathan Lastrak eraso egin zuen eta bera izan zen azkarrena helmugan, bere taldekide Jaime Rosoni 1:18 aterata. Rural Kutxako Etxeberria laugarrena izan zen, 1:28ra, eta Rodriguez 5.a, 1:35era.

Mikel Irigoien 40.a Lizarran
Igandean Lizarra Hiria BTT lasterketa jokatu zen, Rural Kutxa-RGA Superprestigio txapelketarako baliagarria zen proba. David Valero (1:41:45) eta Sandra Santanyes izan ziren txapeldunak. Iturriotz taldeko Mikel Irigoien 40.a sailkatu zen.