Javi Goikoetxea primeran Nafarroako Zirkuitua Lur Gaineko Rallyan

Guaixe 2015ko mar. 31a, 11:52

Nafarroako Txapelketako kategorian bigarrena izan zen Ruben Lapuente pilotua gidatu zuen kopilotu olaztiarra

Asteburuan 1. Lur Gaineko Nafarroako Zirkuitua Rallya jokatu da Nafarroan, Espainiako Rally Txapelketarako baliagarria. Iruñean, Arronizen, Los Arcosen eta Muésen jokatu zen aipatu rallya. Autoek 4 eremu osatu behar izan zituzten.
Puntako pilotuak eta kopilotuak lehiatu ziren eta probako irabazleak Joan Roma eta Alex Haro izan ziren (Mini Cooper).
Javi Goikoetxea olaztiarrak kopilotu lanak egin zituen Ruben Lapuente pilotuarendako (Renault Clio Sport). Biek lan bikaina egin zuten eta bigarrenak sailkatu ziren Nafarroako Txapelketa kategorian (49:57), Izagirre-Gomez lehenengoetatik (48:37) minutu pasara. RAC Kopako kategorian Aitor Fernandez eta Iker Askargorta (Ford Focus) laugarrenak sailkatu ziren (55:14).