Jende ugari stock azokan

Larunbata eta igandean egin da I. Sakanako stock azoka. Estreinakoa Altsasuko Burunda pilotalekuan izan zen. 17 establezimendutako 23 standetan sakandarrek, eta ibarrekoak ez ziren bisitariak ere, denetariko produktuak prezio onean opatzeko aukera izan zuten. Jende asko izan zen, baina salmentak ez horren beste. Antolatzaileek esan digutenez zenbait establezimendu pozik bukatu zuten asteburua, beste batzuk ez horren beste. Azoka dinamizatzailea denez eta herrian jarduera sortzen duenez, azokarekin aurrera jarraituko dutela azaldu dute antolatzaileek.