Beñat Katarain zortzigarrena Sara Korrika Trailean

Guaixe 2015ko api. 1a, 08:39

545 korrikalarik osatu zuten proba Oier Ariznabarretak eta Sarah Dinclauxek irabazi zuten

Igandean 545 korrikalarik osatu zuten Sara Korrika Trail proba ikusgarria (25 km, 1443 m desnibel positiboa). Oier Ariznabarreta (2:04:43) eta Sarah Dinclaux (2:41:54) izan ziren Sara Korrika Traila irabazi zutenak. Beñat Katarain lakuntzarrak lan ikusgarria egin zuen eta zortzigarrena iritsi zen helmugara (2:16:26).