Aste Santuko elizkizunak Aralarko santutegian

Aralarko Deun Mikel Kofradiak jakinarazi duenez, Aste Santua dela eta bihartik igandera arte elizkizunak izanen dira Aralarko santutegian. Ostegun eta Ostiral Santuan, 16:00etan, izanen da meza. Larunbat Santuan, berriz, 20:00etan. Pazko Egunean, igandean, 12:30ean meza nagusia izanen da. Egun berean, Aralarko aingeruaren irudiak bere herriz herriko ibilbideari ekinen dio. 16:30ean santutegitik Baraibarrea abiatuko da. Aurretik bi orduko mendi ibilbidea izanen dute hura laguntzen duten fededun guztiek.