Lau sakandar Artea Oinez 2015 erakusketan

Guaixe 2015ko api. 14a, 18:27
Baztan ikastolako, Nafarroako Ikastolen Elkarteko eta Iruñeko Udaleko ordezkariak aurkezpenean.

Iruñeko Gotorlekuko Ganbaran ikusgai dago Artea Oinez 2015 erakusketa. Nafarroa Oinezen baitan antolatutako erakusketa ostiralean zabaldu zen eta maiatzaren 3ra arte izanen da ikusgai. 59 artisten lanek osatzen dute erakusketa. Haien artean lau sakandar daude. Jose Ramon Andak Ilargi zeharkatua urtutako brontzez egindako eskultura (2002-2009) du ikusgai. Mikel Okiñenak Eskutitza, beltzean patinatutako brontzezko eskultura (2008). Txuspo Poyok, berriz, Zuhaitz etxearen eraikuntza argazkia (2008) eman du erakusketarako. Azkenik, Dora Salazarren Menina kobrezko harizko eskultura (2001) dago ere. Iruñea eta gero erakusketa Elizondoko Arizkunenean izanen da ikusgai, maiatzaren 6tik 21era.