Rural Kutxako Jonathan Lastra bigarrena Eusebio Velez Trofeoan

Guaixe 2015ko api. 20a, 11:11
Odei Juango.

Bere taldekide Odei Juango lakuntzarra 12.a sailkatu zen

Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen Duranako Trofeo Eusebio Velez lasterketa esprintean erabaki zen. Euskadi Fundazioko Jon Irisarri gailendu zitzaion Rural Kutxa talde sakandarreko Jonathan Lastrari, oso gutxigatik. Bere taldekide Iker Azkarate 6.a izan zen, 4 segundora, eta talde sakandarrean dabilen Odei Juango lakuntzarra 12.a sartu zen helmugara, denbora berean.  

Bestalde, Espainiako Koparako baliagarria den Torredonjimeno Klasikoa jokatu da asteburuan Jaenen. Lizarteko Antonio Pedrero gailendu zen, helmugara bakarrik helduta. Rural Kutxako Victor Etxeberria 8.a izan zen, 1:30ra. Espainiako Kopako sailkapen orokorrean Lizarteko Antonio Pedrero doa buruan. Rural Kutxako Jaime Rosón laugarrena da, 23 urtez azpiko liderra.