Sakanako herri eskolen jaialdiaren aurkezpena

Maiatzaren 9an, larunbata, Olatzagutian Sakanako herri eskolen jaialdia ospatuko da. Hona ekitaldiaren aurkezpena.

Egitaraua
 
San Migel enparantzan
10:00etatik 13:00etara Tailerrak. Herri eskoletako guraso elkarteen eskutik.
11:00etan Aurkezpena.
            Bertsoak eskolako ikasleekin.
            Eskolako abestia.
            Euskaraz bizi nahi dut flash-movie. Denak dantzatzera!
14:00etan Festa bukaera.
14:30ean Herri bazkaria.
 
Sarasate enparantzan
11:30ean Euskaraz Mintza jokuak txikiendako.
12:00etan Euskaraz mintza Altxorraren bila.
13:00etan Pantxika ta txinparta pailazoak.
Bukatzeko, eskolako gurasoek egindako etxeko postreen zozketa eginen da.
10:00etatik 13:00etara Tailerrak
            Hamarratz: josi dezagun denen artean panpin erraldoia… Euskara herria!
            Henna, trentzak, pastak eta tea. (Mank-eko Immigrazio Zerbitzua).
10:00etatik 14:00etara Txikiendako puzgarria.
 
Argomaniz enparantza
12:00etan Aizkolarien erakusketa.
 
Oharrak
Festako tabernan freskagarriak eta pintxoak izanen dira.
Eguraldi txarra eginez gero festa kiroldegian eginen da eta bazkaria eskolako frontoian.
Aparkalekua, kiroldegian.

Erlazionatuak

Sakanako herri eskolen jaialdiaren aurkezpen bertsoak

Sakana

Maiatzaren 9an, larunbatean, Olatzagutian Sakana Herri-Eskolekin Sortzen jaialdia ospatuko da. Aurkezpen prentsaurrekoan hezkuntza komunitate osoa ...