Kimuen Futbol 8 Topaketak

Guaixe 2015ko mai. 2a, 17:56

Igandean, 16. jardunaldia jokoan

Igandean, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Kimuen Futbol Txapelketako 16. jardunaldia hartuko du Altsasuko Dantzalekuk. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

16. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Lagun Artea – Urdiain
11:30ean: Sayas – Dantzaleku
11:30ean: Arbizu – Kaixo
12:30ean: Txartel – Sutegi
12:30ean: Mediolanum – Tipi Tapa