Elikadura osasuntsua gaitz kronikoetan

Guaixe 2015ko mai. 3a, 12:04
Jendea Irurtzungo osasun etxera sartzen.

Pazienteen Eskolak maiatzaren 20an, 25ean, 27an eta garagarrilaren 2an, 17:00etatik 19:00etara, Gure Etxea eraikinean tailerra emanen du.

Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei eta haien senideei zuzendutako tailerra da Paziente Eskolak antolatutakoa. Haien osasuna eta ongizatea hobetzea du helburu tailerrak. 10 eta 15 parte-hartzaile artean onartuko dira tailerrean.

Saioak Pazienteen Eskolarekin lankidetzan ari den irakasle-talde batek emango ditu, osasuneko 9 profesionalek osatuta (7 erizaintzakoak, eta 2 gizarte-lanekoak), bai eta adituak diren 9 pazientek ere, haiek guztiak horretarako bereziki prestatuta daudenak. Lan-metodologiaren barnean sartzen dira: hitzaldiak, eztabaidak, kasuen azterketak, ariketak, esperientziak partekatzea…, talde txikietan nahiz gela osoarekin.

Informazioa eta izen ematea
848 42 19 54 telefono-zenbakira hots eginez, 8:00etatik 15:00etara, edo escueladepacientes@navarra.es e-posta helbidera idatziz.


Nafarroako Pazienteen Eskola
Tailerrak Nafarroako Pazienteen Eskolako jardueretako bat dira;  iragan martxoan jarri zituzten abian, eta haien helburu nagusia da gaixo kronikoen eta haien senide zein zaintzaileen osasuna eta ongizatea hobetzea. Gaitz kroniko bat diagnostikatzen denean sortzen diren beharrak jorratu nahi dira eta, horretarako, zenbait alderdi hartzen ditu, adibidez: patologiari buruzko informazioa, norbere buruaren zaintzarako eta farmaziako tratamendurako trebetasunak garatzea, bai eta diagnostikoaren aurrean sortutako emozioak erabiltzen jakitea ere.

Hala, prestakuntzako ekintza batzuk eskaintzen ditu: orain jarriko diren antzeko tailerrak, ikastaroak, edo mintegiak, aurrez aurrekoak nahiz on-line bidezkoak, eta 1988. urtetik osasun-zentro publikoetan (osasun-zentroetan, bereziki) egiten diren ekintzak osatzen dituzte. Pazienteen eskola Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Atalak koordinatzen du, eta pazienteen nahiz lehen-mailako arretako elkarteen lankidetza du.