Zorri Azokaren hitzordua

Guaixe 2015ko mai. 1a, 11:50

Igandean, 11:30etik 14:30era Etxarri Aranazko plazan 

Hileko lehen igandero moduan Zorri Azokak bere salmahaiak Etxarri Aranazko plazan zabalduko ditu. Handik pasatzen denak artisautza, barazki ekologikoak, bertako produktuak, artea, erakundeen informazio eta zabaltze gunea, musika eta bestelakoak opatuko ditu. Hilabete honetan gonbidatutako postua zilarrezko bitxigintza egiten duen Y-Poranga tailerra izanen da. Ohi denez, truke txokoan jendeak eramandako arropa, liburuak, diskoak edo bestelakoak elkar trukatzeko aukera izanen da. 13:30ean, aldiz, Zorri Azokako produktuen lotea zozketatuko da. 

Harremanetarako: zorriazokainfo@gmail.com