Lanean jarraitzea beharrezkoa dela adierazi du LABek maiatzaren leheneko Altsasuko deialdian

Guaixe 2015ko mai. 1a, 13:05

Ehunka pertsonek zeharkatu dituzte Altsasuko kaleak "Langileok borrokan, Euskal Herria eraldaketa bidean. Gora maiatzaren lehena" lelopean

LAB sindikatuak deituta, ehunka pertsona bildu dira maiatzaren lehenaren harira Altsasun deitutako manifestazioan. "Langileok borrokan, Euskal Herria eraldaketa bidean. Gora maiatzaren lehena" lelopean, herriari buelta eman diote eta plazan despeditu da ekitaldia. LABeko Gaizka Uhartek hartu du hitza. LAB sindikatuak 40 urte bete dituela ospatu beharra dagoela nabarmendu du, sindikatuak lanean jarraitu behar duela azpimarratu du, egoera "latza" baita, eta aurki sindikatuak zer den, zer lan egin behar duen eta nora jo behar duen zehazteko prozesua abiatuko duela nabarmendu du. Bestalde, bildutakoek "sistemaren honen ondorioz galdu ditugun Javi Paniagua eta Miren izan zituzten gogoan. Informazio gehiago, Gaizka Uharteri egindako elkarrizketan.