Iskizakoak ongi taldekako txapelketan

Guaixe 2015ko mai. 6a, 11:45

Junior mailako taldea hirugarrena sailkatu zen eta kimuen mailakoa laugarrena

Larunbatean Nafar Kirol Jolasen Taldekako Nafarroako Txapelketako lehen fasea jokatu zen Mendillorrin. Iskiza Sakana taldeko gimnastek lan bikaina egin zuten. Junior mailan 10 talde lehiatu ziren eta Iskiza hirugarrena sailkatu zen (15,233 puntu). Kimuen mailan ere 10 talde aritu ziren eta Iskiza Sakanakoak laugarrenak izan ziren (14,683 puntu). Maiatzaren 30ean txapelketako bigarren fasea jokatuko da.