UGTn behin behineko koordinatzailea

Guaixe 2015ko mai. 14a, 15:21
David Medina, Javier Lekunberri eta Juan Goien artean.

Sakanako UGTko koordinatzaile David Medina ibarreko ardurak utzi eta sindikatuaren Metalaren, Eraikuntzaren eta Gertukoen Federazioan lan egitera pasa da, Iruñean. Haren ordez, behin behinean, Lizarrako idazkari Javier Nicuesak koordinatuko du Sakanan sindikatua. Asmoa, hala ere, ardura horretarako afiliatu sakandar bat opatzea da. Nafarroako UGTren egituraren berregituraketaren eta sinplifikazioaren ondorio da altsasuarraren ardura aldaketa.