12,4 milioi errepide eta autobien mantenurako

Guaixe 2015ko mai. 21a, 11:10

Nafarroako ipar mendebaldeko zati handi baten errepide eta autobien mantenuaz arduratzen da Irurtzunen dagoen errepideen mantenu zentroa, tartean Sakanakoak. Nafarroako Gobernuak harendako 12.437.184 euro bideratu ditu aurten. Haietatik 6.595.476 euro errepideetako mantenu lanetarako izanen dira eta gainontzeko 5.841.708 euroak autobietarako. Irurtzungo zentroaren kudeaketa kontratua aurten despeditzen da. Gobernuak berak jakinarazi duenez, haren kudeaketarako deialdia heldu den hilabetean eginen duela eta uda akaberarako emana izanen dela aurreratu du.