Esku hartze terapeutikoa aurrera eramateko jaialdia

Guaixe 2015ko eka. 4a, 19:56
Ane Pirata eta Bocalan Biak Bateko Josune Azpiroz lagun batekin eman zuten jaialdiarne berri.

Behar bereziak dituzten Sakanako haurren terapiak aurrera eramateko dirua jasoko dute Ane eta Piratak hilaren 13ko  familia guztiari zuzendutako jaialdian.

Bocalan Biak bat fundazioak behar bereziak dituzten aldeko elkartasun jaialdia antolatu du heldu den astebururako, garagarrilaren 13 eta 14rako. Altsasuko korazonisten komentuan izanen da. Egitarau zabalaren barruan Ane eta piratak jaialdia eskainiko dute, larunbatean, 17:00etan. Irrien Lagunakeko kideekin batera oholtzan Sakanako kultura, kirol edota hezkuntza arloko ordezkariak izanen dira. Sagrado Corazon ikastetxeko patioan izanen da eta sarrerak lau euro balioko du. Jasotako diru guztia Bocalan Biak Batek behar bereziak dituzten Sakanako haurrekin txakurrekin lagundutako terapiak egitera bideratuko da.

Joan den urtean Barañainen egin zuten estreinakoz halako elkartasun jaialdia eta Sakanara ekarri dute bigarren edizioa Bocalan Biak Batekoek. Josune Azpirozek azaldu duenez, besteak beste, Anfasen dauden ibarreko haurrak, autismoa edo down sindromea dutenak dituzte gogoan. Azpirozek azaldu duenez, haurrekin eta euren familiekin lan egin nahiko lukete, terapien emaitza areagotzeko. Anabel Arraizak azaldu zuenez, elkartasun jaialdiak antolatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-laguntza eman zien Irrien Lagunei eta Altsasukoa laguntza horrekin antolatu dute.
 
Zero lerroa
Jaialdira joan ezin duenak eta diru ekarpena egin nahi duenak kontu korronte honetan sartu dezake berea: ES07 2095 5500 40 9113685012.