Suarez Berria Taldeko kontseilari

Guaixe 2015ko eka. 8a, 10:28

Berria Taldeak (Berria egunkaria, Hitzak eta beste enpresak) larunbatean akziodunen batzarra egin zuen. Joan den urteko martxaren eta aurtengo egitasmoen berri eman zizkieten Andoainen bildu ziren  akziodunei. Horrekin batera Berria Taldeko kontseilua berritu zen. Castillo Suarez altsasuarra sartu da, Dabid Anautek utzitako tokia betez. Suarez filologoa da eta Sakanako Mankomunitatean euskara teknikaria da. Idazle gisa ezagutuko dute askok. Aurretik euskalgintzako hainbat erakundeetako zuzendaritzan aritu izan da, esaterako Bierrik fundazioan.