Institututik ingurumena hobetzen

Guaixe 2015ko eka. 10a, 19:03

Aralarko Mikel Donea institutuko ikasleek ingurumenaren inguruan egindako ikerketak, eskulanak eta teknologia lanak Altsasuko Iortia kultur gunean daude ikusgai igandera arte.

Zortzigarren urtez Aralarko Mikel Donea institutuan Ingurumena Hobekuntza programa aurrera eraman dute. Ikasleak ingurumena babesteko premiaz sentsibilizatu nahi dituzte. Eta, bide batez, ikastetxearen ingurumena hobetu nahi dute. Ikasleak ikerlari bihurtu dira. Hondakinen eta birziklapenaren eta uraren eta erreken inguruan lan egin dute atzera ere.

Lehen zatian, hondakinekin zer egin, banaketa nola egin behar den, institutua zikin dagoen… Gai horien inguruko eztabaidak sustatu eta proiektuak egiten dituzte. Aurten, esaterako, ikasleek patioan paperontziak falta zirela esan dute. Aurretik bosgarren edukiontzia jarrita dute. Beste batzuk daudenak erdibitu dituzte eta beste batzuk parioa garbi edo zikin dagoen baloratzeko hango hondakinak jaso dituzte, hura pisatu. Bestalde, ikasturte honetan baratza eta negutegia martxan jarri dute eta konpostagailuan sortutako konposta han erabiltzeko aukera dute.

Ikastetxearen ur kontsumoa kontrolatzen saiatzen dira, baita txorroten emaria ere. Ikastetxe inguruko erreken uraren analisia ere egiten dute, haren kalitatea aztertzeko. Hobekien Urdiaingo igerilekuetatik jaisten dena eta okerren Altzania dago, hala ere, seien kalitatea onargarria da. Gainera, energia eta elektrizitate gastuaren diagnosia egin dute. Ikastetxera begirako lana da, baina bide batez ikasleak sentsibilizatu nahi dituzte, euren etxe eta herrietan eragiteko.

Saca la lengua
Aho mikrobiologia aztertzeko proiektuan partez hartzen dute institutuko 56 ikasleek. Martxoan hartu zieten lagin bana. Penintsulako hainbat tokitako aho mikrobiologia aztertu nahi da. Pertsona guztiek bera duten edo herrietatik hirietara aldaketarik dagoen aztertuko da, esaterako. Emaitzak jakitea luze joko du. Opatu ahala