Bixente Mitxelena Euskal Herriko Ligako irabazlea

Guaixe 2015ko eka. 22a, 12:30
Bixente Mitxelena.

Azkeneko jardunaldian Ainhoa Mazkiaran izan zen onena, baina Alaitz Imaz izan zen emakumezkoetako txapelduna

Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek irabazi zuten larunbatean, Tolosan, Euskal Herriko Sega Liga, nazioarteko eran. Azkeneko jardunaldian Jexus Mari Goenaga eta Ainhoa Mazkiaran altsasuarra izan ziren onenak, baina txapela Mitxelenak eta Imazek jantzi zuten.

Ligako azkeneko saioa larunbatean jokatu zen, Tolosan, 400 ikusleren aurrean. Gizonezkoek 100 metro karratuko saila ebaki behar zuten, eta emakumezkoek eta gaztetxoek 35 metro karratukoa. Gizonezkoetan Mitxelena, Artzelus, Goenaga eta Altzo multzo berean aritu ziren. Azkarrena Artzelus izan zen, baina nazioarteko eran azkartasunaz gain txukun ebaki behar denez, ezarritako zigorrengatik hirugarrena sailkatu (2:46:43). Onena Jexusmari Goenaga errezildarra (2:46:12) izan zen eta Altsasun bizi den Bixente Mitxelena bigarrena (2:46:32). Emakumezkoetan Ainhoa Mazkiaran izan zen onena (1:40:00). Bi segundora sailkatu zen Alaitz Imaz eta Hamahirura Galarraga.

Baina Euskal Herriko Ligako sailkapen orokorra kontuan hartua, Mitxelena (179 puntu) eta Alaitz Imaz (179 puntu) izan ziren txaeldunak. Ainhoa Mazkiaran bigarrena sailkatu zen (177 puntu).