Piragua Izurdiagan eta espeleologia Urbasan

Cristinos lezea.

Uztailaren 25erako lagun eta familia artean burutzeko eskaintza dakar Mank-ek

Sakanako Mankomunitateak bi jarduera berezi antolatu ditu garilaren 25erako: Izurdiagako ibaian piraguismoa lantzeko aukera eta Urbasako Cristinos (Larraona) kobazuloan espeleologian murgiltzea.

Bi ikastaroak garilaren 25ean gauzatuko dira. Piraguakoa goizez, eta espeleologiakoa, aldiz, arratsaldez. 8 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta igeri egiten jakin behar da. Jon Goñi izango da irakaslea. Aipatu ikastaroak lagun edo familia artean egiteko aproposak dira, baino bakarka ere eman daiteke izena. Piragua edo espeleologia artean aukeratu daiteke, edo bi proposamenetan izena eman. Ikastaroa euskaraz izango da, baino norbaitek ez badu ulertzen gaztelaniaz zuzenduko zaio.

Izena ematea garilaren 20ra arte
Izena ematea Mank-eko kirol zerbitzuan egin beharko da (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com), garilaren 20a baino lehen. Piragua ikastaroa egiteko 5 euro ordaindu beharko dira eta espeleologia irteeretarako beste 5 euro.