Irañetak bertso-udalekua hartuko du

Guaixe 2015ko uzt. 13a, 09:33

Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak 18. aldiz egin du eskaintza, hainbat txanda eta herritan. Irañetako aterpetxean 12 eta 14 urte arteko gazte elkartuko dira bertso-udalekuan, gaurtik hilaren 22ra arte. Euskal Herri osoko haur eta gazteek parte hartzen dute eta bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko aukera izanen dute udalekuan. Hala, bertso afaria eginen da, eta gaztetxoek aukera dute euren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko. Kantugintza da udalekuetako beste zutabe garrantzitsuetako bat. Txanda bakoitzean kantuak sortzen dira, eta guztien artean udalekuetako diskoa osatzen da.